A.H.T.-ren kontra manifestazioa

Milaka lagunek AHT gelditzeko eskatu dute Donostian

Jendetza bildu zen Donostian arratsaldean AHT Abiadura Handiko Trena egiteko egitasmoa geratzeko eskatzeko.

- - -

Donostiako Boulevardean hasi eta Boulevardean bukatu zen manifestazioa, euripean. AHT Gelditu! Elkarlaneko kideek eraman zuten pankarta nagusia, eta, atzean milaka herritar joan ziren. Pankartako leloa 'Inposizio gutxiago eta eztabaida gehiago' izan zen, eta horixe izan zen manifestazioarekin zabaldu nahi izan zuten mezu nagusia; azpiegituraren lanak gelditu, eta garraio ereduaren inguruan eztabaida sozial sakona abiatzeko eskatu zuten.

- - -

Halaber, Gelditour-en azken geltokia zen Donostia, egun osorako egitarau zabalarekin. Informazioa hedatuz Euskal Herria zeharkatu zuen martxaren balorazio oso positiboa egin zuten Elkarlaneko kideek. Aditzera eman dutenez, informazioa zabaldu zuen, eta oposizioa badela erakutsi zuen. Agintariei egotzi dieten "intoxikazio” kanpainaz harago, AHTren aurkako mugimenduari gero eta atxikimendu gehiago batzen ari zitzaizkionela nabarmendu zuten; “Erakutsi dugu AHT gera daitekeela, eta geratzen ari garela".

Testua: Berria
Argazkiak: www.ahtgelditu.org